Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

IVAN SMAGGHE

Ivan Smagghe oso trebea da abesti ilunenak jarri eta dantza-pistan distiratsu agerrarazten. Bere produkzio-lan definitua goraipatu izan dute James Murphy, Trevor Jackson eta Andrew Weatherall handiak, besteak beste. Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidean, remix eta merkaturatze ugari egin ditu, Tim Paris-ekin proiektu bat izan du It’s A Fine Line izenarekin eta Alex Kapranos-en kolaborazioarekin, eta Smagghe & Cross-ekin hainbat album eta single ere kaleratu ditu. Les Disques de la Mort (LDDLM) disko-etxe propioa du, eta gustu paregabea eskaintzen du, esate baterako, Marc Piñol eta Erol Alkan artistekin. Garai batean Blackstrobe rock-taldeko kide izan zen, baina orain, mundu erdiko klubetan barrena ibiltzen da frantsesa bere electro house nahasketak aurkezten.