Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

IRO AKA

David Iriarte eta Carles Rocamorak osatzen duten biko bartzelonar honek dioenez, musika kulturaniztun atenporala egiten dute. Musika mota desberdinak deskubritzearen grina dela eta, beren musika downtempo, house, techno eta ambient estiloen arteko fusiotzat jo daiteke. ‘Mumkah’ (Original Mix) lehenengo lanari esker, DJ eta ekoizle ezagunengana iritsi ziren: Simple Symmetry, John Talabot, Alicia Carrera eta Marvin & Guy, besteak beste. Konde-hiriko Razzmatazz, Laut eta Switch Pocket club klubetan ohikoak dira, eta 2020. urtean argitaratuko dute Iro Aka-koek lehen biniloa, Elephant Gait Music disko-etxearekin.