Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

ionnalee | iamamiwhoami

Jonna Lee artistak alderdi bikoitza erakutsiko digu aurten Kobetamendin: iamamiwhoami ikus-entzunezko proiektuaren buru bezala, alde batetik, eta bakarka, bestetik, ionnalee proiektuaren bitartez. Elektronika eta ikus-entzunezko artea nahastuta, amamiwhoami proiektuak hiru disko kaleratu ditu, eta Suediako Grammy sari bat ere irabazi du, “Urteko artista berritzaileari” emandakoa. Bestalde, Europako iparraldeko artistak 2018an kaleratu zuen lehen albuma ionnalee moduan: ‘Everyone Afraid To Be Forgotten’, eta aurten atera du horren jarraipena, ‘Remember The Future’, sortzaile berezia dela argi eta garbi utzita, bere inguruan unibertso artistiko oso pertsonala sortzeko gai dela erakutsi baitu, bere alderdi introspektiboena azaleratuta.