Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

The Intergalactic Republic of Kongo

Sortzez marokoarra den Mike Title musikaria artista eta ameslari berezia dela esan dezakegu, afro-punk estiloko esperimentu honen buru den aldetik; taldearen egoitza Londres da, baina sei partaideak Europako eta Afrika iparraldeko hainbat herrialdetakoak dira. Horrek esan nahi du eragin mota ugari jasotzen dituela taldeak, eta Title-ren beraren gidaritzapean uztartzen da kaos hori guztia. Doinu elektronikoak perkusio afrikarraren bitartez bideratzen ditu, punk estilotik gertu dagoen estetika batekin eta gizarte modernoari buruzko gaietan sakontzen duten letrak eginez. Zuzeneko emanaldien bizitasun asaldatzailea bereizgarri duela, ziur gaude I.R.O.K. taldeak, taldearen abestien hipnotismoaren bitartez, murgiltze-esperientzia basati eta zirraragarria biziaraziko diela Bilbao BBK Live jaialdiko ikus-entzuleei.