Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

INHALER

Dublingo Inhaler taldearen izena 2019an gehien entzun denetako bat izan da, egiten dituzten abestiak onak bezain hunkigarriak dira eta. Bi single bikain argitaratu ostean, My Honest Face eta It Wont Always Be Like This, laukoak gero eta jarraitzaile gehiago eta komunikabide britainiarren gero eta babes handiagoa eskuratu du, eta BBC Sound 2020 saria lortzeko hamar hautagaietako bat izatera iritsi da.