Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

IDLES

Idles taldean badakite komunitaterik gabe eta komunitate horiek osatzen dituzten norbanakorik gabe ez ginatekeela ezer izango, eta horixe da, hain justu, “Joy As An Act Of Resistance” lanaren gai nagusia; elkarren arteko desberdintasunak goraipatzeko odatzat har daiteke, energian eta elektrizitatean oinarrituta eta (biziki garrantzitsua!) mezuaren garrantzia ahaztu gabe. Madrilen eta Bartzelonan soldout bana lortu zuten ingelesek pasaden azaroan; beraz, argi dago zarata handia egitera etorriko direla… etorri eta geratzeko! Show oso punka Bilbao BBK Liven; ezin da galdu.