Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

IDER

Megan Markwick eta Lily Somerville pisukideek osatutako biko hau Londresetik dator. IDERen pop elektroniko kontenplatiboan bi ahotsen erabilera bikaina nabarmentzen da, harmonian batera sartzeko eta harmoniatik batera ateratzeko gai dira eta. 2016. urtean ‘Sorry’ abestiarekin egin zuten debuta eta, asko gustatu zitzaionez, Shura abeslari eta konpositoreak, orduan, ‘Gut me like an animal’ diskoaren produkzioa hartu zuen bere gain. Harrezkero, Ingalaterrako underground estiloan laudorio gehien jaso dituen proposamenena bihurtu da eta, besteak beste, BBC Radio 1 irrati garrantzitsuan maiz entzun daiteke. Azken argitalpenekin (‘Body Love’, ‘Brown sugar’edo ‘Mirror’) talentu handiko taldea direla berretsi dute, eta Kobetamendiko agertokietan ikusteko irrika areagotu baino ez digute egin.