Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

HVOB live

Anna Müller eta Paul Wallner dira Vienako bikote elektroniko honetako kideak, eta oraingoan “Rocco” aurkeztera datoz; laugarren diskoa dute, eta alde batera uztearen, agurraren eta hasiera berrien kontzeptuekin lotura dramatikoa duten hamahiru pieza garatu dituzte. Bilbao BBK Live jaialdian ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izango dugu: deep techno estiloa eta mende berriko pop ahotsa, malenkoniaz betea, uztartzen dituzte, beren proposamen artistikoa emanaldi bisual ikusgarriekin batera aberastuz; esan behar diguten guztia arretaz entzutea gomendatzen dizuegu, narratiba oso pertsonala dute eta.