Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

HOT CHIP

Lehendik ezagunak ditugu Hot Chip, 2016ko edizioan ere gure artean izan baikenituen, eta oraingoan ere gu dantzan jartzera etorriko dira beren elektropop musikarekin. Talde britainiarrak hemezortzi urteko ibilbidea egin du jada, estudioan grabatutako sei disko kaleratu ditu eta hogei bat single; single horietako asko techno-pop garaikideko hit esanguratsu izan dira.