Bilbao BBK Live 2023

6/7/8 - 7
2023
KOBETAMENDI

Artistak

Hofe x 4:40

HOFE X 4:40 hirukoa osatzen dute Igotz Mendez abeslariak eta, produkzio-lanetan, Xabier Lafuentek eta Marcos Galech-ek (4:40); AMODIOA lehen mixtapea kaleratu bezain laster hasi ziren ezagun egiten, 2022an, bertan bildu baitzituzten Chill Mafiako Kiliki eta Suneorekin batera 2 Esku 2 Laban abestia edo MzMz (Tek) abestia, besteak beste. Harrezkero, underground eszenaren bidean aurrera doa proiektua, techno, uk garage, pop edo rap generoak uztartzen dituen soinuari esker, eta zuzeneko emanaldiak bezainbat zaintzen dituzten estetika eta irudiari esker; ziur gaude 2023ko Bilbao BBK Live jaialdia hankaz gora jarriko dutela haien zuzenekoarekin.