Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

GEORGIA

Txiki-txikitatik musikazale eta bateria-jotzaile –izan ere, Leftfield talde elektroniko britainiar ezaguneko Neil Barnes du aita– ,Georgia Barnes-ek etnomusikologiako ikasketak egin zituen. Besteak beste, Micachu eta JUCE artista britainiarrekin hainbat kolaborazio egin ostean, lehen diskoa argitaratu zuen, berak oso-osorik konposatu eta produzituta; Kobetamendin pop hunkitzaile, progresibo eta biziki karismatikoa biltzen duen diskoa aurkeztuko digu.