Artistak

Gazzi
Begiak itxi eta Gazzi lehen aldiz entzuten duenak Burial eta Four Tet entzuten ari dela pentsatuko du, ziurrenik; baina harrigarria bada ere, Pablo Linaresko dj bat da. Interneti esker, maila horretako musika elektronikora hurbildu zen. Horren ondorioz sortu zen I know you’ll be here, lehen diskoa. Kaleratu zuenetik, etengabe atera ditu edit-ak, remixak eta singleak bere Soundcloud plataforman; eta, ziurrenik, guk ere entzun ahal izango ditugu Basoan.