Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

FOUR TET

Bakarkako bideari ekin aurretik, Fridge taldean ezagun egin zen Kieran Hebden-ek ia bi hamarkada daramatza bere proiektuarekin: ia hamar lan argitaratu ditu, eta artista handi askorekin elkarlanean ere aritu da, hala nola Thom Yorke, Lana del Rey, Burial, Bloc Party eta Tegan and Sara, besteak beste. Produktore britainiarraren azkeneko lanetako bat aurreko udan argitaratutako ‘Anna Painting’ da –hiru abesti berri dira, Anna Liber Lewis artista bisualarekin elkarlanean egindakoak–; zuzeneko album bat ere argitaratu du, Alexandra Palace aretoan emandako ikuskizunekin, eta hainbat single ere kaleratu ditu: ‘Only Human’, ‘Teenage Birdsong’ edo ‘Dreamer’.