Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

FKA TWIGS

Bost urte igaro dira 2014. urtean ‘LP1’ lehen albuma argitaratu zuenetik eta, orain, FKA Twigs britainiarrak bigarren lan luzea aurkeztu du: ‘Magdalene’. Inoiz baino elektronikoago eta ambient girokoago dator, alde batera utzi gabe bere trip-hoparen eta R&Baren arteko konbinazioa; bederatzi abesti berriei esker, “Urteko onenen” zerrendetako goiko postuetara iristea lortu du, eta Mondosonoro aldizkariaren ustez 2019ko Nazioarteko Disko Onena ere bada. Uda honetan Bilbao BBK Live jaialdira ekarriko du Tahliah Barnett-ek bere proiektua, Maria Magdalenaren irudia instrumentalizatuta depresioa, patriarkatua edo bikotekideen arteko arazoak bideratzeko eta, azkenean, emakume sendo eta fidagarriaren eta ahalduntzearen mezua helarazteko.