Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

FASENUOVA

Asturiaseko herri txiki batetik, Mieres-etik datoz Ernesto Avelino eta Roberto Lobo, eta Estatuko elektronikaren eremuan aspaldian ez bezalako ibilbide pertsonal eta imitaezina egitea lortu dute. Bikoaren bagajea hain da ezohikoa, ezen alferrik hasiko baikara beren obraren erreferentziak bilatzen, zineman, literatura klasikoan, astronautikan eta, batik bat, mugarik eta zurigarririk gabe musikan. Angel Dust-ekin partekatuta atera zuten lehen lana, Ozone Kids zigilu historikoarekin eta, harrezkero, “Aullidos Metálicos” azken lana kaleratu bitarte, Fasenuova taldeak oinarrizko baldintza bat bete izan du beti: musikak beraiena izan behar du beti, oso-osorik, beren bidea markatu behar du eta, noski, soilik beren arauei jarraitu behar die.