Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

ERIK URANO

Hamarkada oso bat darama Erik Uranok hitzak beat eta loop-en gainean josten, abangoardiatik eta eszena nazionaleko ibilbide magnetikoenetako bat jorratuta. Valladolideko MCa bere inguruko errealitatea deskodetzen aditu bihurtu da, gero berriro enkriptatu eta entzuleei zifratuta helarazteko; izan ere, aparteko trebetasuna du subkontzientean jasotako ukabilkaden modura funtzionatzen duten letrak egiteko. Erikek kritikarien eta entzuleen begirunea eskuratzen jakin du; horretarako, bere imajinario ghettofuturista grime-aren eraginpeko atmosferetan irauli du, soinu industrialenekin hasi eta atmosfera garratz eta espazialenekin bukatu, etengabeko bilaketa batean, bere genero propioaren garrantziaz gain, etiketa mota ororen garrantzia ere aurkitu nahian.