Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

EL COLUMPIO ASESINO

Bost urtez isilik egon ostean (isiltasun diskografikoa izan da, zuzeneko emanaldiak eskaintzen jarraitu baitu taldeak Espainia osoan eta jaialdi garrantzitsuenetan), El Columpio Asesino disko berriarekin eta indarberrituta dator berriz. Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran Iruñean sortutako taldeak ‘Diamantes’ albuma, besteak beste, argitaratu du, eta gure herriko musikaren historian sartu diren abestiak ere egin ditu, hala nola ‘Toro’; Oso Polita eta Last Tour zigiluen eskutik, pop dotoreena elektronika itsaskorrenarekin uztartzen jarraitzen dute eta, oraingoan, Cristinak urrats bat aurrera egin eta abesti berri hauetan aginte-makila hartu du.