Artistak

Dudi
Dudi madrildar raperoa TikTok plataforman egin zen ezagun, No te decides abestia bideo-plataforma horretan freestyle modura kaleratu ostean; izan ere biral bihurtu zen, rapa pop melodiekin eta z belaunaldiari dagozkion letrekin nahasten dituen soinuari esker. EP bat eta hainbat single argitaratu ditu jada, eta oraindik ere emozioak arakatzen dabil Dudi, trackez track, Bilbao BBK Live jaialdiko agertokiak emozioz beteko dituzten abesti berriak aurkezten dituen bitartean.