Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

DJ DUSTIN

DJ Dustin izan zen Gieglingen sortzaileetako bat, Weimarreko kolektiboa, club intimistako musika berriro asmatu zuena. Kabinan musika jarri baino askoz gehiago egiten du Dustinek: sentsazioak hautematen ditu. Bere kasuan, etenik gabe musika elektronikoa entzuten orduak igaro ondoren goizeko ordu batzuetan lortzen den zorion gandu hori da. Hori dela eta, bere setetan geldialdiek eta sakontasunak lehentasuna dute, hipnosi egoeran sartzen zaren arte eta egoera horretan edozein xehetasunek zulatu dezake arima. Zure zorionerako, jakina.