Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA

Izen hain bitxia duen Sevillako talde honetan lehendik beste talde batzuetan ibilitako kideak biltzen dira, hala nola The Milkyway Express, Quentin Gas y Los Zíngaros, Furia Trinidad edo Jambalayaband taldeetako kideak. Talde honen konposizioetan, rock andaluziar mitikoenaren eragina hauteman daiteke –Triana edo Medina Azahara, eta Azahar edo Mezquita–, baita gaur egungo soinu psikodelikoena ere –Fuzz, King Gizzard & The Lizard Wizard eta Pond–, betiere ukitu kinki batekin. Zuzeneko burrunbatsua izateagatik askotan goraipatu ostean, Derbi Motoreta’s Burrito Kachimba taldeak bidaia ia psikotropikoa eskainiko die jaialdira hurbiltzen diren guztiei, musikaren bitartez.