Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

DAVE P

Philadelphia sorterriko Making Time aretoan eta New Yorkeko FIXED aretoan egoiliar izanik, Dave P DJ ezagun, berezi eta imitaezinak soinu futuristaren aitzindaritzat deskribatzen du bere burua, eta osatzen duen programa bakoitzean “Transzendentzia Musikal Futurista” bilatzen jarraitzen du, etengabe. Soinuaz erabat gozatzera garamatza kontzeptu horrek, musikak gure gorputzean eragiten dituen bibrazioen erresonantzia bete-betearen bitartez. Ez gara hasiko kontzeptu horiei buruz eztabaidatzen, baldin eta saio mitikoak eskaintzen dituen areto guztiak zentzumenetarako gozamenaz betetzen jarraitzen baldin badu; ziur gaude horixe egingo duela hemen ere, Basoan.