Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

CUT COPY

70eko eta 80ko hamarkadetako soinuak berrinterpretatzeko modu bat, euren berezko kodeen barruan eta sortzetiko maisutasunarekin eremu garaikideagoetara –hala nola house edo elektropop estiloetara– eramateko garaian; Cut Copy azken bi hamarkadetako musika elektronikoko proiekturik garrantzitsuenetako bat da. Talde gutxik lortu dute iraganera begiratu eta soinu hain biziki futuristak egitea; Melbournekoek bai, ordea, eta Kobetamendira euren arrakasta guztiak eskaintzeko prest etorri dira.