Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

CUPIDO

Pop esperimentaleko Solo Astra talde madrildarra Pimp Flaco musika urbanoaren izarrarekin elkartzearen ondorioz sortutako Cupido taldeak lehen diskoa kaleratu berri du, eta 2019. urte honetan aintzat hartu beharreko taldea direla iruditzen zaigu, lehen entzunalditik buruan iltzatuta geratzen baitira haien doinuak. Laurogeiko hamarkadako ukituak dituen popa, autotunea eta maitasuna garai postmodernoan irudikatzen duten abestiak eskainiko dizkigute Kobetamendin, guztion gozagarri.