Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

COSMO VITELLI

DJ eta ekoizle frantsesak dance-musikaren mugak arakatzen ditu eta, 1998. urtean lehen lana argitaratu zuenetik (Etienne de Crécy’s Solid disko-etxearekin), EPak eta remixak etengabe kaleratu izan ditu musika elektroniko frantsesaren urrezko garaian. 2004. urtean I’m a Cliché disko-etxea sortu zuen, eta musikaren marjinetara hurbiltzea du xede, haratago joan eta arriskuak hartzeko, Red Axes edo Simian Mobile Disco artistekin, esaterako. 2019. urtean ‘Holiday in Panikstrasse’ ezaguna eta ‘Un Episode Psychotique EP’ lana kaleratu zituen Ivan Smagghe-ren LDDLM disko-etxearekin eta, aurten, bilduma-lan hirukoitza argitaratzeko asmoa du, bere disko-etxearekin: ‘Bongo Beats & Bankruptcy: The Sound of I’m a Cliché’.