Artistak

Colectivo Da Silva
Zazpi gizonek osatutako kolektibo honek eszena independentea aztoratu zuen Marina d’Or singlearekin. Granadarrak diren arren, Levanteko kostaldearen zale sutsuak dira: hondartza, uda eta apartamentu erraldoiak. Beren musikan sumatzen da hori, naif estilo berezia eta psikodelia-ukitu bat duten pop tropikaleko post-yeye melodiekin.