Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

CHARLOTTE ADIGÉRY

Charlotte Adigéry-ren pop koloretsua eta aurreikusi ezinezkoa lehen aldiz iritsiko da Bilbao BBK Live jaialdiko agertokietara. Artista belgikar-karibetarraren azken erreferentzia ‘Zandoli’ diskoa da, indie-dance estiloko Soulwax bikotearekin batera produzitu duena eta sentiberatasun orokorrarekin grabatutakoa. EP bizi eta zurruna, elektronikaren eta poparen artean dabiltzan doinuekin, eta doinu horien bitartez Charlotteren mundu propio bitxia maisutasunez kontatuz. Batzuetan, itxuraz hutsala eta, besteetan, sakonki introspektiboa, beti hara eta hona dabilen bere burua badirudi istorio zentzugabe, hunkigarri eta dibertigarriekin beterik dagoela. Estudioan, Bolis Pupul laguntzailearen figura funtsezkoa da; Pupul Txinatik Martinikara iritsitako lehen etorkin oldearen (lehena eta bakarra) ondorengoa da. Tinder-en elkar ezagutu ostean, beren historia partekatuak arakatzen hasi ziren bai bata eta bai bestea, eta horren ondorioz bihotzetik bihotzera egindako aitortzak sortu ziren, Zandoli diskoko abestien bitartez iragazitako aitortzak. “Gure lehen EPa landu genuenetik, Bolis eta ni lagun onenak bihurtu gara”, dio Adigéryk. “Eta disko hau gure arteko maitasunaren fruitu da”.