Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

CHARLOTTE BENDIKS

Norvegiako DJ eta ekoizleak sortzen duen atmosfera intimoa bezain urrunekoa da; bere gustu eklektikoak direla eta, musika bizi, ilun eta psikodelikoa egiten du, mundu osoan barrena ibili zeneko esplorazioko urteetan inspiratuta. Gaur egun, technoaren hiriburu den Tromsø jaioterrian Insomnia jaialdia antolatzen du, eta klub ugaritan jardun du musika jartzen eta zuzenean jotzen, hala nola Berlingo Panorama Bar-en eta Bartzelonako Nitsa Club-en, besteak beste. ‘Aurora’ eta ‘Afterhours’ (Mental Overdrive Love’s OD) eta ‘Hidden Tracks’ (Comeme) EPetan soinu minimalistak dira nagusi, eta zuzeneko emanaldiak performance sexy eta hipnotiko bihurtzen dituzte.