Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

CHAI

Asiako pop-a berrasmatu eta kawaii estiloa K-Poparen konbentzioetatik haratago birdefinitzen duen laukote japoniar honek berez mendebaldekoak diren hamaika generorekin esperimentatzen du, eta inperfekzioari kantatzen dio, gizarteak –Mana, Kana, Yuki eta Una-k beren lekua aurkitzen ez duten gizarte batek– markatzen dituen estereotipoen presioari erantzuteko. ‘Gyaranboo’, ’N.E.O.’ edo ‘Sayonara Complex’ buru-estimuz eta onarpenaz beterik daude, eta pop-rock, no wave eta baita elektro, funk edo garage punk estiloak ere entzun daitezke.