Bilbao BBK Live 2022

7/8/9 - 7
2022
KOBETAMENDI

Artistak

Los cuatro miembros de Carolina Durante posan con las gradas de un estadio al fondo.

CAROLINA DURANTE

Carolina Durante ez da modako indie-abeslaria, lau madrildarrek osatutako talde bat baizik, eta 2017. urtean izen bereko diskoa atera zutenean sekulako arrakasta lortu zuten; horri esker, Estatuko hiri eta jaialdi guztietan egin dituzte emanaldiak. Garai hartan izan ziren gurean, eta nola hazi diren ikusi nahi dugu orain. Horregatik, noise poparen oinordekoak Bilbao BBK Live jaialdira itzuliko dira, belaunaldi osoen ereserki berriak kantatzera.