Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

CALL SUPER

Ondo Fudd, Suzi Ecto, Call Super… ezizen horiek hartzen ditu Joseph Richmond Seaton-ek zigilu handiekin egiten dituen ekoizpen-lan eta kolaborazioetarako, hala nola Hessle Audio, Dekmantel edo The Trilogy Tapes zigiluekin; ezizen ugari dira, itxura ustez minimalista duen bere Techno-House finak eskaintzen dituen irakurketak bezain ugariak. Bere musikak geruza berri eta txundigarriak uzten ditu agerian entzunaldi bakoitzean, testura fin eta korapilatsuaren geruzak, maisu gazte baten zehaztasun eta goxotasunarekin jositako testura; Ricardo Villalobos, John Hassell edo Brian Eno handiekin alderatu izan dute.