Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

BOY AZOOGA

Cardiff-en sortutako proiektu honen erantzulea Davey Newington da, musikarien familia batean jaiotakoa: gurasoak eta aitona-amonak Galeseko eta Errege Ontzidiaren Orkestrako kide izan ziren, hurrenez hurren. Askotariko eraginak hauteman daitezke ‘1, 2, Kung Fu!’ izena duen lehen diskoan; Daveyk berak idatzi eta grabatu zuen oso-osorik diskoa. Uda honetan, Boy Azooga laukote formatuan etorriko da Bilbora, instrumentazioen eta generoen nahasketa dibertigarria eskaintzera eta, batik bat, erritmoarekiko maitasunaz gu kutsatzera.