Bilbao BBK Live 2021

8/9/10 - 7
2021
KOBETAMENDI

Artistak

BOMBA ESTÉREO

2006. urtetik aurrera, mundu osoan barrena zabaltzen ari dira beren cumbia psikodelikoa: besteak beste, Glastonbury, Coachella, Lollapalooza edo Vive Latino jaialdietan parte hartu dute; Bomba Estéreo Kolonbiako talderik garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da, bai nazioan, bai nazioartean. Jai-giroa transmititzen dute beti, eta musika ulertzeko modu eklektiko horrekin –elektronika cumbiarekin, champetarekin, reggaearekin edo rockarekin fusionatzen dute–, taldeak estudioan grabatutako bost lan argitaratu ditu; abesti berriena ’To My Love’ ezaguna da, ‘Amanecer’ diskokoa, eta remix bihurtu dute mundu guztia dantzan jartzeko.