Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

BLOOD ORANGE

Gaur egungo musikaren munduan eragin handienetakoa duen ahots bat etorriko da uda honetan Kobetamendira: Polymath Devonté. Produktorea, konpositorea, zuzendaria eta bokalista izateaz gain, instrumentu ugari ere jotzen ditu Londresen jaio eta Sierra Leonatik etorritako gurasoek hazitako artista honek; 2011. urtean argitaratu zuen lehen bakarkako lana: ‘Coastal Grooves’. Bost urte geroago atera zuen ‘Freetown Sound’ (2016) eta figura handiekin alderatu zuten, hala nola Kendrick Lamar eta D’Angelo-rekin, gizon beltza izanik Amerikan bizitzea nolakoa den dokumentatzeko egindako lanarengatik. 2018. urtean ‘Negro Swan’ kaleratu zuen; depresioaren eta nortasunaren emozioak arakatu zituen lan horretan eta iaz argitaratutako ‘Angel’s Pulse’ azken lanean gai horietan sakontzen jarraitu du. Kolaborazio ugari egin izan ditu, esaterako, Solange Knowles, A $ AP Rocky, Puff Daddy edo Mariah Carey artistekin; bideo musikalak zuzendu izan ditu Beck-entzat, eta hainbat filmetarako partiturak ere konposatu ditu: Gia Coppolak zuzendutako “Palo Alto”, eta Melina Matsoukas-ek zuzendutako “Queen & Slim”. Ez da lan makala…