Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

BICEP DJ SET

Nork esan zuen kalitatezko elektronikak jada ez zituela estadioak beteko? Bicep-ek oraindik ez du status masiboa lortu, baina 90eko hamarkadan Orbital, Prodigy edo The Chemical Brothersek markatu zuten bideari jarraitzeko gai den bikotea dira Matt McBriar eta Andy Ferguson. Errezeta? Rave espiritua hartu eta sentimendu unibertsalak iratzartzeko bertutea duten ekoizpenetan sartu. Erraz esaten da, baina egitea ez da hain erraza, talenturik pribilegiatuenen esku baino ez dago. Goza dezagun beraiekin distantzia laburretan ahal dugun arte.