Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

BEESMUT SOUNDSYSTEM

David van der Leeuw eta Luigi Vittorio Jansen txiki-txikitatik dira lagunak, eta duela hamarkada bat baino gehiago hasi ziren DJ eta ekoizle-lanetan. Euren soinuarekin 80ko hamarkadako minimalismoa, afrohouse, acid, exotica eta electro estiloak aztertzen dituzte, eta beste estilo batzuk ere arakatzen dituzte, betiere generoak lotzeko duten trebetasun paregabe horrekin enpastatuta. Erritmo ertainetako beren musikak harritu egiten du beti emaitzarekin, ez baitituzte egiten antzeko soinua duten bi track. Mundu osoan barrena ibiltzen dira showak egiten eta, horrekin batera, hilean behin irratsaioa egiten dute Redlight Radio (BSS Radio) irratian; batzuetan zein bestean, argi uzten dute oso moldaerrazak direla eta musika asko maite dutela.