Bilbao BBK Live 2021

8/9/10 - 7
2021
KOBETAMENDI

Artistak

BAD BUNNY

Benito Antonio Martínez Ocasioren kasuan –‘Bad Bunny’ ezizenarekin ezagunagoa da–, aurkezpenak ia alfer-alferrik dira. Lehen aldiz, Bilbao Bbk Live jaialdiak une hauetako artista latindar nabarmenetako bat hartuko du. ‘Traparen erregea’ esaten dioten puertorricar honek mundua mendean hartu du bere musikarekin, eta streaming bidezko milaka milioi erreprodukzio lortu ditu, aurreiritzirik gabe hazitako belaunaldi oso baten imajinario kolektiboan sartzera iritsi diren abestiekin; Bad Bunny belaunaldi horren estandarte bihurtu da.