Artistak

Art School Girlfriend
Nerabe zelarik sartu zen musikaren munduan Polly Mackey, Gales iparraldeko herri txiki batean: shoegaze-ko Deaf Club taldea sortu zuen. 19 urte zituela maletak bete eta Londresera joan zen. Eta han jaio zen Art School Girlfriend proiektua.
Irailean argitaratu zuen azken lan luzea aurkeztuko digu jaialdian: Is It Light Where Yo Are, nostalgikoenentzako dream-pop tristea. Art School Girlfriend proiektuan benetako mundua ametsekin uztartzen da, unibertso berezi bat eskainiz; eta guk Bilbao BBK Live jaialdian ezagutuko dugu.