Bilbao BBK Live 2023

6/7/8 - 7
2023
KOBETAMENDI

Artistak

Arca en Bilbao BBK Live 2023

Arca

ARCA etengabe eraldatzen ari den figura sortzailea da. Noise-aren erregina honek son handiko artistekin egin ditu kolaborazioak, hala nola Björk, Rosalía edo FKA twigs-ekin; gainera, bere albumetako artea berak sortzen du, eta bere “mutanteen” komunitate bat ere osatu du. 2020. urtean Grammy sarietarako hautagai izan zen “KiCK i” albumak bere nortasun musikal guztiak biltzen ditu, aldibereko gainjartze batean. Arcak bere alderdi artistikoaren, bere artearen eta arte hori sortzeko erabiltzen dituen tresnen arteko mugak desegin ditu, gorputza bera instrumentu bihurtuz. Bere benetako baliabide artistikoa bere buruaren eraldaketa da; horrela, bada, meteoro bihurtu eta Kobetamendin lurreratuko da. Izan ere, Arcak etorkizuna ikusi du, eta etorkizun hori berekin batera sortzera gonbidatuko gaitu Bilbao BBK Live jaialdian, viewer discretion is advised.