Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

ANTIFAN

Jerva, I-ACE (biak ala biak Agorazein taldeko kideak) eta Hartosopash daude Antifan proiektuaren atzean; haien esanetan, gitarren, baxuen eta autotunearen nahaspila da proiektua. 2017. urtean ‘Un daño’ lana argitaratu zuten, soinu iluna eta letra nihilistak zituzten zortzi abestirekin. Madrilgo taldearen azken erreferentzia 2019ko urtarrilean argitaratutako single bikoitza da: ‘Gasolina’ eta ’Mi Mundo’; bi abesti horiek post-punk klasikoenetik gertu daude, baina beste genero urbanoetako egiturak ere uztartzen dituzte; eta hori guztia Eskorbuto taldearengana edo De La Lomaren filmetara asko hurbiltzen den irudi baten gainean marraztuta.