Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

ANARI

Donostia Kulturaren Adarra saria jaso berri du, eta sari hori jasotzen duen lehen emakumea izan da; hogei urtetik gorako ibilbidea egina duela, Anari euskal musikako ahotsik pertsonalenetako bat dela esan dezakegu, 1996. urtean lehen diskoa kaleratu zuenetik. Gipuzkoarrak abesti atmosferikoak, inguratzaileak eta dotoreak egiten ditu beti, eta testu transzendentalekin eta bere musikaren nortasunarekin Bilbao BBK Live jaialdira hurbiltzen diren guztien gozagarri izango da.