Bilbao BBK Live 2021

8/9/10 - 7
2021
KOBETAMENDI

Artistak

AMORANTE

Iban Urizar etnomusikologo gipuzkoarraren proiektu honen helburua musikari buruzko aurreiritziak alde batera uztea da; Amoranteren musikan askotariko eraginak aurkituko ditugu, hala nola Niño de Elche, edo Hermanos Cubero, edo Lorena Álvarez. ‘Café Teatro’ taldeko kide izan ostean, Urizar proiektu berri honetan buru-belarri murgilduta dabil, musikaren panoraman klasikoenak diren eraginetatik urruntzen diren konposizioz betetako bidean. ‘Amorante’ proiektuaren abestietan ekialdeko kutsuak sumatzen dira, ukitu flamenkoekin, eta azken diskurtso koherentea eraikitzen du, ñabarduraz betea.