Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

ALIEN TANGO

Alien Tango taldearen zuzeneko emanaldiak “jai zoro, ausart eta ezustekoak” direla esan izan dute, eta Bilbao BBK Live jaialdiko ikus-entzuleak konkistatzera dator taldea Kobetamendira. Proiektu berezi honen atzean Alberto García dago, murtziarra sortzez baina Londresen bizi dena eta antenak kanpoko espaziorantz bideratuta dituena. Kanpoko espazio horretatik psikodelia, glam, hip-hop, ekialdeko musika eta helioz betetako ahotsak iristen zaizkio; soinuen ustekabeko nahasketa bat, non sintetizadoreak, sitarrak, akordeoiak eta anime sampleak uztartzen diren. Horren guztiaren emaitza «Isla Bonita» izeneko aurkezpeneko EPa da, Foehn Records etxearekin argitaratu dutena eta Alien Tango taldea musika independentearen munduan azkenaldian sortu den sortzaile berezienetako bat bihurtu duena.