Artistak

Alex Serra & Totidub
Bartzelonako bikote elektronikoa Bilbao BBK Liven arituko da, erritual edo zeremonia baten pareko intimitatea duten set-en bitartez ingurunearekin bat egiteko asmoz. Soul, dub eta elektronika esperimentalaren soinuak baliatuta, Alex Serra & Totidub-en musikari esker bidaia esperientzial bat bizi ahal izango dugu Kobetamendi mendiaren bihotzean.