Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Akelarre

Jaialdiko kanpalekuan ere musika ona izango da nagusi Akelarre programazioarekin; aurten, lehenengo iristen direnei ongietorria egiteko festa berezia egongo da ilunabarrean, Nicola Cruz-en DJ Set batekin, 20:30etik aurrera, eta jarraian Tornado Wallace arituko da. Jaialdiak iraungo duen hiru egunetan, kanpalekuan daudenek ezusteko emanaldiez gozatzeko aukera izango dute 12:00etatik 20:00etara bitarte; egunez egun aurkeztuko ditugu artistak.