Hirian 2022rako sarrera doan izango da, 12:45ean hasiko da eta 23:00ak arte musikaz beteriko eguna izango da. 

Santutxuko kaleetan jarritako lau agertokietatik askotariko talentu eklektikoenak igaroko dira.

Hirian Bilboko kaleetara itzuli da berriro, Bilbao BBK Live jaialdirako motorrak berotzeko asmoz. Sarrera doan izango du ekitaldiak, eta larunbat honetan izango da, maiatzaren 28an, Santutxu auzoan, urtero lez, kultura eta aniztasuna hurbilduz Bizkaiko hiriburuko auzoetara. Hirian ekitaldia 12:45etik 23:00etara izango da; horri esker, auzo enblematiko honetako kale eta plazak asfaltozko festa bihurtuko dira egun batez, abangoardiako musika-programazio eklektikoa eskainita, gustu guztietarako modukoa.

HIRIAN 2022 AGERTOKIAK

Guztira 23 artista igaroko dira Karmelo kalean barrena kokatutako lau agertokietatik. Karmelo kalea izango da ardatz, eta adin guztietako eta Bilboko beste auzo batzuetako ikus-entzuleen topagune.

 

Hirian 2022 escenarios

 

KARMELO AGERTOKIA

Karmelo agertokia Karmelo plazan egongo da, eta bertan arituko dira The Limboos eta beren r&b latinoa, eta horien atzetik Amaia Tirapuren Kokoshca taldea eta beren abesti zorrotzak. Agertoki horretara igoko dira, era berean, ZA! bikoteak La MegaCobla eta Tarta Relena musikariekin batera sortutako ZA & La TransMegaCobla proiektu berria; Potato Punky Party Reggae taldea; Estatuko rock erreferente diren Sex Museum eta Biovac buru duen Aviador Dro.

COCHECITO AGERTOKIA

Soy maricón abestiaren egilea, Z belaunaldiko ahots disidenteena, performerra eta queer abeslaria den Samantha Hudsonek emango dio hasiera ikuskizunari Concherito agertokian, ukitu antifaxistak, erlijiosoak eta biziki ironikoak dituen Liquidación Total show berriarekin; horren ondoren, punkaren historikoak diren Borrokan, Çantamartaren neo soul, hip hop eta house fusioa, Samuraï-ren pop itsaskor eta generazionala, Yung Prado eta David Burgués-en La Élite proiektua, eta Estatuko trap-aren aitzindari eta erreferente den Albany. Agertoki hori Cocherito plazan egongo da.

ZUMALAKARREGI AGERTOKIA

Zumalakarregi agertokia Haro plazaren atzeko aldean egongo da, Zumalakarregi etorbidearen ondoan, eta talentu berri eta urbanoena bilduko da bertan; esate baterako, Mutiko, Tattaa eta Denso raperoak, Euskoprincess Lehendakaria, Maria Escarmientoren amodiozko letra perreagarriak, L’Haine eta rap eta r&b estiloetatik eratorritako bere trap-a, HOFE x 4:40 proiektuaren bi milako hamarkadako soinuak, MDAren trap eta hyperpop doinuak eta moldakortasuna, eta, bukatzeko, Granadako Plasaporros kolektiboa, musika eta festa uztartuta.

BASOA IN THE CITY- ARSUAGA

Doinu elektronikoen txanda Basoa in the city-Arsuaga agertokian izango da; agertoki hori “zona” esaten zaion gune ezagunean egongo da, eta bertan arituko dira Tronis herriko ikonoa, Yung Prado dj eta ekoizlea, Chica Gang kolektibo madrildarreko Rocío, eta GAZZI, generoaren irakurketa subertsiboenaren erakusgarri.

 

HIRIAN 2022 ORDUTEGIA

 

Hirian ekimenaren bitartez talentua indartu eta publiko guztiengana hurbildu nahi dugu, betiko taldeekin batera unean uneko proposamen ezagunenak ere eskainita. Sarrera doan izango da, Bilboko Udalaren eta Cervezas San Miguel etxearen babesari esker. Ekitaldira hurbiltzen direnek Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak prezio berezian erosteko aukera izango dute, soilik maiatzaren 28an, larunbatean, Santutxun.

 

  HIRIAN  

2022ko maiatzak 28

Santutxu, Bilbao    

 

ALBANY  

AVIADOR PRO  

BORROKAN  

ÇANTAMARTA  

LA ÉLITE  

EUSKOPRINCESS  

GAZZI

HOFE X 4:40  

KOKOSHCA

L´HAINE  

THE LIMBOOS  

MARIA ESCARMIENTO  

MDA  

MUTIKO & TATTA & DENSO  

PLASAPORROS  

POTATO  

ROCÍO  

SAMANTHA HUDSON  

SAMURAÏ  

SEX MUSEUM  

TRONIS  

YUNG PRADO  

ZA! & LA TRANSMEGACOBLA