
Nasty Mondays astelehenero dantza egiteko, abesteko eta oihukatzeko aitzakia da. Skate, surf eta snowboardaren inguruko festa da eta bertan rock, pop, indie, garage 80´s eta elektro rock musika estiloak entzuten dira, Led Zeppelin, The Killers, Mötley Crüe, Daft Punk, Jonnhy Cash eta Joy Division, besteak beste. Festa 2004an ospatu zen lehenengo aldiz, Escudellers kalean, neguko astelehen batean, eta ospea irabaziz joan da Apolon bere etxea eta nortasuna aurkitu duen arte. Madmax eta Sörenek jendartea zoratzen dute euren musika hautaketa, tatuajez beteriko gorputz-enbor eta euren rock-izar alura bereizgarria direla eta.



















