BONOAK ETA ESKUMUTURREKOAK
Eguneko sarrerek ez daramate eskumuturrekorik; beraz, jaialdi-barrutitik irtenez gero, ezin izango zara berriro sartu.
Bonoak pertsona bakarrekoak eta besterenezinak izango dira; hortaz, bono batekin pertsona bakar bat baino ezin izango da jaialdiaren 3 egunetara sartu
ESKUMUTURREKOAK SARREREN ORDEZ
Bilbao BBK Live-rako sarrerak aldez aurretik eskuratu ahal izango dira BBKren bidez edo horretarako prestatutako guneetan (ikusi “Sarrerak”).
Bilbao BBK Live-k txarteldegiak izango ditu jaialdi-barrutian eta bertan sarrerak erosi, gonbidapenak edo akreditazioak jaso edo inprimatu gabeko BBKren sarrerak (Internet, tf.) jaso ahal izango dira. Hala ere, egokiena da Internet edo telefono bidez erositako sarrera hauek BBK-ko kutxazain zerbitzuanitzetan jasotzea. Sarrerak Jaialdiko egunetan ere erosi ahal izango dira Bilbao BBK Live-ko txarteldegietan. Txarteldegiko prezioa aldez aurretikoa baino garestixeagoa da. Organizazioa ez da salmenta-gune ofizialetik kanpo erositako sarreren egiazkotasunaren erantzulea izango.
Txarteldegi hauetako ordutegiak hurrengoak izango dira:
Osteguna:13:00h-1:00h
Ostirala: 15:00h-1:00h
Larunbata: 15:00h-1:00h
Aldez aurretiko bonoak zein jaialdiaren egunean bertan erosten direnak pultseren ordez aldatu beharko dira zerbitzu honetarako jaialdiak prestatu dituen txarteldegietan. Hauek jaialdiaren sarreran egongo dira “ESKUMUTURREKOAK” izenpean.
• Eskumuturrekoak hartzeko ordutegia honakoa izango da:
Osteguna, uztailak 12, – 13:00h-1:00h
Ostirala, uztailak 13, – 15:00h-1:00h
Eskumuturrekoak nahi beste aldiz sartzeko eta irteteko eskubidea emango dizu jaialdi-barrutian sartzen zarenetik goizaldeko 05:00 arte. Ordu horretatik aurrera irteten bazara, ezin izango zara hurrengo eguneko 16:30 arte berriro sartu, nahiz eta eskumuturrekoa izan. Sarreraren ordez eskumuturrekoa ematen dizuten unetik, eskumuturrekoa izango da kontzertu-barrutira sartzeko sarrera eta paperezko sarrera balio gabe geratuko da. Zain ezazu eskumuturrekoa, ez kendu, ez galdu, apurtu edo beste norbaitekin aldatu, horrekin barrutira sartzeko eskubidea galduko baituzu. Era berean, segurtasun-langileek zure eskumuturrekoa apurtuta edo behartuta dagoela nabaritzen badute, ez dizute jaialdira sartzen utziko, beste norbaitekin aldatu duzula pentsatuko baitute.



