
2010 eta 2011ko arrakasta ikusi ondoren, Vodafone Karpa Bilbao BBK Live jaialdiko eszenatokirik hoberena dela baiezta dezakegu. Oraingoan, paregabeko kartelarekin gozatuko dugu; izan ere, arreta handiz aukeratutako estatu-mailako taldeak izango ditugu, baita Ozeano Atlantikoaz haraindiko zoragarriren bat edo beste, tokiko talde berrienak eta egunsentira arte dantzaraziko gaituzten DJak ere.
Uztailaren 12a, osteguna
Balentziako La Habitación Roja taldeko kontzertuetan ikusleekin duten zinezko elkartasuna nabaria da: azken hamabost urteotako pop independentearen munduan talde garrantzitsuenetariko bat bihurtu da.
McEnroe buru-belarri ari da lasterketan: garrasirik gabe, poliki-poliki baina ausart, pop zintzoa maitatzen dutenen artean goia jotzen ari da, jakina, urregintza kontua izan baita getxotar hauek egindako musika-lana.
Varry Brava da seguruenik gaur egungo pop musikak duen talderik ozar eta hedonistena. Euren “Demasié” lehen albumarekin diskurtso orijinala lortu dute eta bertan Espainiako joera berri zein Duran Duran taldearen eraginak ageriak dira.
Badirudi Elbis Rever beste planeta batetik heldu berriak direla euren “neo-techno post modern dance noise post contemporary pop” proposamena dela eta.
Eta egunsentira arte dantzatzeko… Javi Green & Montxo (Castro Urdialeseko Zul Technoclubeko DJ egoiliarrak) eta Ciudadano Kane (Madril).
Uztailaren 13a, ostirala
“Cientocero” eta “Supersubmarina” diskoei esker, Supersubmarina taldeak ikusle eta kritikaren onespena lortu zuen 2009an. “Santacruz” disko berrian gogo-aldarteak eta sentimenduak goitik behera aztertzen dituzte.
Galiziako Triángulo de Amor Bizarro taldea azken urteotako txalotuenetariko bat da zirkuitu independentean eta zuzenean itzelak dira benetan. “Año Santo”, plazaratu duten azken diskoa, 2010eko hoberenaren zerrenda guztietan agertu zen; izan ere, kontzertu guztiak sentsazio lurtarra izatea lortzen dute euren gitarrei esker.
Amos y Los Santos Amós Piñeiros abeslariaren taldea da. Kolonbiako rock talde erakusgarrienetariko bitan izan da luzaroan lehen ahotsa eta biolin-jolea, Catedral eta Ultrágeno taldeetan, hain zuzen ere. Talde honen soinua rocka da nagusiki baina giro eta egitura gozoak ere erakusten ditu.
Elorrioko laukotea dugu Namek Planet, Bilbon ospatutako Banden Lehiaren txapeldunak.
Eta egunsentira arte dantzatzeko… Victoria’s Secret DJs (Madril eta Bilbo), The Warriors DJs (Madril).
Uztailaren 14a, larunbata
Gaur egungo panorama musikaleko pertsonai interesgarrienetarikoa da Bigott: bizardun crooner-a, aurretiaz gutxitan ikusi dugun jariotasuna eta ahalmen sortzailea erakusten du. Abestien kutsu surrealista primeran bat dator bandak egindako moldaketekin, Paco Loco ekoizle famatuaren zuzendaritzapean.
Onda Vaga taldeak soinuen nahasketa orijinalak dakarzkigu Argentinatik, tangoa, rocka, baita rumba ere. Zalantzarik gabe, dibertigarria izango da.
Balentziako Rubick taldeak britainiar rocka maite du, nahiz eta bestelako talde ugariren eragina izan, Kasabian, Black Keys edota Rolling Stones taldeak, besteak beste.
Lauroba taldeak Donostiako Pop Rock Lehiaketa irabazi zuen begi-bistakoak diren arrazoiak direla eta, hain zuzen, “Gauari Gauarekin” power pop disko dotoreak biltzen dituenak.
Eta egunsentira arte dantzatzeko… Dani Less eta Oscar Destroy (Independance Club, Madril eta Bilbo), Nasty Mondays (Bartzelona).
Informazio gehiago: Bilbao BBK Live taldeak


