joomla templates

A+ R A-

CIUDADANO KANE

ciudadanokano

David Kano konpositorea, ekoizlea, sustatzailea eta DJ izateagatik ezaguna da, baina berak musika-asaldatzailea dela dio. Mota guztietako talde eta artistentzat egindako milaka lanetan nabaritzen da bere soinu bitxi eta bereizgarria. Cycleren lehen diskoa zela eta (“Weak on the rocks”), 2 urtez egon ziren jaialdiz jaialdi, hala nola, FIB, Sonar, Sonorama, etab., zein baino zein hobeagoa, eta herrialde mordo zapaldu dituzte: Alemania, Japon, Italia… Bestalde, Krakoviak, bere beste taldeak, komunikabideetan talde berri hoberena izatea lortu zuen berriz ere, FIB, BBK Live, Sonoraman eta bestelako jaialdi askotan egindako zuzeneko saio ikaragarriei esker.

Lurraldeko eta nazioarteko talde onenetariko batzuen ekoizle dihardu bere Madrilgo musika-estudioetan. Gutxi barru bere hurrengo remix diskoa kaleratuko du, “Deconstructig Myself” izenekoa.

Madrilgo erdialdean bere cluba du, Le Garage, eta Espainiako areto zitalenetarikoa da. Bertan, Rinocerose, Codec & Flexor, Oscar Mulero edo Hd Substance taldeen mailako artistak aritzen dira.


twitter
facebook
myspace