
Eli “Paperboy” Reed uneko soulmanik onenetarikoa da. Bostonen jaio zen 1983an eta bere ezizena bere aitonarena izan zen eta antzinako egunkari-banatzaileak gogorarazten dituen gorra bat eramateko modu berezitik dator. Bere kabuz ikasi zuen pianoa, armonika eta gitarra jotzen eta True Loves bandaren sortzailea izan zen, publiko eta adituen kritika handiak jaso zituen banda. Hiru lan arrakastatsu argitaratu ditu dagoeneko “Walkin´ and Talkin´ and Other Smash Hits” (2004), “Roll
with You” (2008), “Come and Get it” (2010). Eli “Paperboy” Reed nazioarteko musika-eszenan sartzeak aire freskoa ekarri zuen soul eta rythm & blues-en
mundura. Eszenaratze aparta, beti musikari bikainak lagun dituela.


